Euskal Zine Bilera
Euskal Zine Bilerak 48. edizioa ospatuko du Lekeition 2024ko urriaren 16tik 21ra Euskara hutsez egiten den zine jaialdi bakarra da Euskal Zine Bilera. 70.
hamarkadan sortua, Francoren diktadura amaitu ondoren, gizartean eta Euskal Herriko politika eta kultura arloetan sortu ziren indarren eraginez. Euskal Zine Bilerak betiko bi helburuei eusten dio: batetik, euskarazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten lagundu; eta bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izan. Amateur eta Profesional kategoriak ditugu. Bakoitzean Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Horrez gain, Film onenaren saria ere bada kategoria bakoitzean. Lekeitioko Udalak antolatzen du Euskal Zine Bilera 2008tik, ondoko erakundeen laguntzaz: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Zineuskadi eta Eusko Label.
Gaur egun osoan zehar 49. EZB-ko palmaresa ikusgai egongo da gure webgunean.
Ez galdu aurtengo edizioan sarituak izan diren pelikulak ikusteko aukera
17/10/2026
Aurtengo edizioaren sari banaketa ekitaldia ospatu dugu gaurko egunari itxiera emateko. Euskal Zine Bilerako Urrezko antzarra zein bestelako sariak eman ditugu Ikusgarri Zine aretoan.
🏆 Film onenaren saria, Aitor Gametxo Zabalaren “Geratzen den hori” lanarentzat izan da, 49. Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarra eta 3.000 euroko saria eskuratuz.
🏆 Zuzendaritza onenaren saria, Elene Mengyu Larrinaga Bilbaoren “Hogeita bat” filmarentzat izan da, 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
🏆 Gidoi onenaren saria, Aitor Arruti eta Izaro Arrutiren “Mintzo zen” filmak eraman du, 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
🏆Esperientziaren Cikautxo saria, Aitor Arruti eta Izaro Arrutiren “Mintzo zen” filmarentzat izan da, zilarrezko Antzarra eta 1.000 euroko saria jaso dute.
🏆 Benito Ansola saria, Aitor Gametxo Zabalaren “Geratzen de hori” filmarentzat izan da., Zilarrezko Antzarra eta 500 euroko saria jaso du.
🏆 Ikusleek astean zehar emandako botoen bidez erabaki dute EITB Ikuslearen sariaren irabazlea Aitor Gametxo Zabalaren “Geratzen de hori” izatea, batez beste 5etik 4,39 puntu lortuz. Hortaz, berarentzat Zilarrezko Antzarra eta 750 euroko saria.
Lehiaketako sarietaz gain, honetan ere Euskal Zinemaren Begirada saria eman diogu Jose Ramon Soroizi, euskal zinemari eta telebistari egindako ekarpen zabalaren aitortza gisa.
Azkenik, eskerrik asko 49. edizioa posible egin duzuen zinegile, ikusle, babesle eta lagun guztioi, eskerrik asko Maite Larburu gala girotzeagatik, gora euskal zinea!
Lekeitioko Udala
17/10/2026
Amaiera eman diegu Sail Ofizialeko lehiaketaren filmen proiekzioei✨
Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi, plazerra izan da zuekin batera euskarazko zineaz gozatzea.
Gogoratu arratsaldean Irati Gorostidirekin solasaldia eta ondoren Sari Banaketa ekitaldian izango dugula.
Gero arte!
Lekeitioko Udala
Aurten, 49. EZBn, ATZO8k urrats berri bat emango du plataforma digital baten sorrerarekin: euskal zinema analogikoaren ondarea bildu, zaindu eta ezagutarazteko kontsulta libreko espazioa.
Artxibo digitalaren aurkezpena Euskal Zine Bileran izango dugu Aitor Gametxo zinegilearen eta Zine-Labeko kideen arteko elkarrizketa oinarri izanda.
🗓️Urriak 18 igandea
🕒17:30
📍Ikusgarri zine aretoan
Igandean ikusiko dugu elkar!
16/10/2026
Aurten hainbat kolaborazio berri ditugu: Hedapen programara batu zaizkigu Caniche Argitaletxeko kideak eta Artium museoa.
📽️Abenduan EZBko filmen emanaldi bana egingo dira Ibarrangeluko Iturribide etxean eta Artium museoan bertan.
Ondo etorri EZBko familiara!
Lekeitioko Udala Artium Museoa l Museo Artium Caniche
15/10/2026
Aurten ere gurean Zinegin jaialdiko bi filmen proiekzioa izango dugu. Era berean, zinegin jaialdian Euskal Zine Bilerako filmen hautaketa izango dute.
Animatu proiekzioetara!
Lekeitioko Udala Zinegin Festibala
14/10/2026
Gaur jaialdiari hasiera eman diogu Ikasle Goizarekin, HARROBIA proiektuaren baitan.
Ikasleek, euskal zinemagintzaren ertzak barrutik ezagutzeko aukera izan dute EZBrari hasiera eman dion zuzeneko podcast saioarekin. Gaizka Izagirrek gidatutako saioan Mikele Landa eta Jone Arriola zinegileak izan ditugu elkarrizketatu, eskerrik asko gurera etortzeagatik!
Proiektuaren helburu nagusiak, EZB ezagutzera ematearen bidez gazteak zinemagintzara hurbiltzea eta interesa piztea dira. Horretarako, 14 eta 17 urte bitarteko ikasleekin bi ardatzez osatutako lanketa egiten dugu, ikastetxeetan garatzen diren lan saioekin; eta, bestetik, Ikasle Goizean gauzatu dugun elkargunearekin.
HARROBIA proiektua Taupa euskaltzaleen mugimenduarekin batera elkarlanean egindako proiektua da.
Lekeitioko Udala Taupa Euskaltzaleen Mugimendua
14/10/2026
Atzo8-ren helburua, euskal zinearen ondare materiala zein ez-materiala bildu, zaindu eta zabaltzea da. Zine-Labekin lankidetzan, ekimen honek euskal zinemara bi ikupegitik hurbiltzea proposatzen du:dimentsio materiala esploratzea eta memoria aldarrikatzea.
Aurten, 49. EZBn, ATZO8k urrats berri bat emango du plataforma digital baten sorrerarekin: euskal zinema analogikoaren ondarea bildu, zaindu eta ezagutarazteko kontsulta libreko espazioa.
Artxibo digitalaren aurkezpena Euskal Zine Bileran izango dugu Aitor Gametxo zinegilearen eta Zine-Labeko kideen arteko elkarrizketa oinarri izanda.
🗓️Urriak 18 igandea
🕒17:30
📍Ikusgarri zine aretoan
Igandean ikusiko dugu elkar!
Lekeitioko Udala zine—lab
31/12/2025
Euskal zinez beteriko urte berria opa dizuegu!
Jarrai dezagun aurten ere honetaz gozatzen
✨Urte berri on!
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Contactar con la empresa
Teléfono
Página web
Dirección
48280
Notificaciones
Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Euskal Zine Bilera publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.
